Informazioa
FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA
Artearen historian orokorrean, eta Erdi Aroko arkitekturari buruzko lanetan bereziki, autore gehienek haien arreta arkitektura erlijiosoan zentratu dute. Modu honetan, esan dezakegu eliza erromanikoen izpiritualtasun sakonak eta katedrale gotikoen argitasunak estali egin dutela arkitektura zibilaren xarma burgesa, baita Erdi Aroko gazteluen indarra eta dotoretasuna.
Zentzu honetan, ikastaro honen bitartez gazteluen mundurako nolabaiteko hurbilketa ahalbidetu nahi izan dugu. Antzinateko ereduetatik abiatuta, eta eraikin erromatarretan arreta berezia jarriz, ibilbide kritiko bat egingo dugu Erdi Aroko kastellologian zehar, “à motte” erako lehen gazteluetatik Errenazimenduko baluarte itxurako lehen gotorlekuak agertu arte, artilleriaren hobekuntzaren eta hedapenaren ondorioz. Kastellologiari egin nahi diogun hurbilketa hau amaitzeko, gaztelu bat osatzen duten osagai ezberdinen zerrendaketa eta analisi xehatua planteatuko dugu.
Azkenik, gure gertuko inguruan dauden gazteluen analisia egingo dugu, batez ere Nafarroako erresumarekin lotuta daudenena, baita dorretxe eta leinu-dorreak ere, Erdi Aroko erresumaren defentsa-sistemako osagai garrantzitsuak ziren eta. Helburu hau, gainera, guztiz egokia iruditzen zaigu Pirinioko erresuma zaharraren konkista-prozesuaren 500. urteurrena betetzen ari den garai honetan.
HELBURUAK
Helburu orokorrak
Kastellologiaren hastapenen azterketa orokorra, Euskal Herriko testuingurua abiapuntu bezala hartuta, euskara erabiliz.
Berariazko helburuak
1. Gazteluen munduaren ezagutzarako hurbilketa, Antzinateko ereduetatik Erdi Aroaren amaiera arte.
2. Kastellologia osatzen duten osagai ezberdinen ezagutza, baita erabiltzen den terminologia eta hiztegiarena ere, euskaraz.
3. Nafarroako Erresumaren defentsa-sistemaren ezagutza, gazteluen sarea eta dorre-leinuen analisiaren bitartez.
HARTZAILEAK
-Arkitektoak, Artearen historialariak eta arkitekturan adituak.
-Erdi Aroaren kultura, artea eta gazteluekiko interesa duten pertsonak.
-Nafarroako erresumaren historia eta haren konkistaren V. mendeurrenarekin interesa duten pertsonak.
METODOLOGIA
Online, aspektu teoriko eta praktikoak jorratuz.
Ikastaroa 5 klase-saioen bitartez garatuko da, klasetik aparte ikasleek burutu beharko diren ariketekin osatuta.
Eman beharreko lanak hurrengo klase-saioa hasi baino lehen entregatu beharko dira printzipioz, baina nolabaiteko malgutasuna onartuko da ikasleen beharraren arabera. Lanek behar bezalako ebaluazioa jasoko dute irakaslearen eskutik.
Klaseetan izatea ezinbestekoa den arren (salbuespenak salbuespen), klaseak grabatuko dira kontsultak edota errepasoak errazteko asmoz.
EGUTEGIA
Iraupena: 15 ordu (10 ordu online aurrez aurre eta 5 ordu ikasgela birtualetik kanpo, ordubeteko lan praktikoa astean).
Datak: Asteazkenetan. Azaroak 9-16-23-30. Abenduak 14.
Ordutegia: 17:00-19:00.
ESKAKIZUN TEKNIKOAK
Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meetingPREZIOA
Ikastaro hau doakoa da.MATRIKULA IREKIA
Beharrezkoa da "Izen-ematea" atalean dagoen formularioa betetzea.
HIZKUNTZA
Euskara.
DATAK
Hasiera data:
2022ko azaroak 9.
Bukaera data:
2022ko abenduak 14.
Orduak: 15.
______________Ikastaroa amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.