parallax background

Irakaslea

Joseba Asiron Saez

Joseba Asiron Saez (Iruñea, 1962), Artearen Historian Lizentziatua Zaragozako Unibertsitatean (1989), eta espezialitate berean doktorea, Nafarroako Unibertsitatean (2009), Nafarroako dorretxeei buruzko tesi batekin. San Fermin Ikastolako irakaslea 1991tik hona izaki, hainbat klase eta kurtso eman ditu unibertsitate eremuan ere, eta 2010 eta 2012 urteen artean Nabarraldek antolatu zituen 3 kongresuen zuzendaria, Nafarroaren Konkistaren V. mendeurrenaren harira.

Hamabost bat argitalpenen autorea, bakarrik edota elkarlanean, eta Auñamendi Euskal Entziklopediaren kolaboratzailea 2006tik, ondare historiko-artistikoaren inguruko artikuluak eginez. Berrogeita hamar bat hitzaldi eman izan ditu azken urteotan, ondare historiko artistikoaren kontserbazioaren inguruan gehien bat (Itoizko urtegiaren inguruko auziaz, Iruñeko alde zaharreko eta Gaztelu Plazako lurpeko aparkalekuen politikaz, Nafarroako herrien despopulazioaz, nafar kastellologiaz etab.). Azken urteetan, hala ere, Nafarroaren Konkistaren inguruko gaia jorratu du batez ere, V. mendeurrena dela eta.

Kazetaritza arloan, DIARIO DE NOTICIAS egunkarian sekzio propioa du 2009tik hona. “Adiós Pamplona” titulua du, eta bertan argitaratutako artikuluekin dagoeneko 2 bilduma-liburu kaleratu dira.

Iruñeko alkatea 2015tik 2019ra, gaur egun Iruñeko Udalean zinegotzi eta bozeramailea da.


Kolaboratzailea

Asmoz-Logo